telebista
Audientzia
"Teleberri 1" astearteko saiorik ikusiena izan zen % 34,2ko audientzia-zatiarekin
EiTB
Gainera, "LND" saioaren aurkezpena audientzia-buru izan zen bere ordutegian, eta eguneko bigarren saiorik ikusiena eguerdiko albistegiaren ostean.
-
Andrea Arrizabalaga "Teleberri 1" aurkezten. EiTBren bideo batetik hartutako irudia.
Ikus-entzuleek Euskal Telebistako albistegiak aukeratu dituzte berriz ere gaurkotasunezko berriak jarraitzeko. Asteartean, "Teleberri"ren lehen edizioa eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin: % 34,2ko audientzia-zatia bereganatu zuen. Halaber, 2009az geroztik izandako daturik altuena erregistratu zuen. Bestalde, 216.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Gainera, aipatzekoa da astearte gaueko "La Noche De" saioaren aurkezpenak izan zuen harrera bikaina. Audientzia-buru izan zen bere ordutegian, bai eta eguneko bigarren saiorik ikusiena ere, eguerdiko albistegiaren ostean. % 16,4ko audientzia-zatia lortu zuen eta 201.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.