Itxi

telebista

21:00etan

Habanerak Lekeitioko Sanpedropean, gaur gauean, "Oholtzan" saioan

EiTB

La Estudiantina eta El Trio Medianoche taldeak eta Xemein abesbatzak hartuko dute parte.

  • Habanerak Lekeitioko Sanpedropean.

    Habanerak Lekeitioko Sanpedropean. EiTBren bideo batetik ateratako irudi bat.

'Habanerak Lekeitioko Sanpedropean' emanaldi berezia berreskuratuko du gaur "Oholtzan" saioak, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Ainhoa Etxebarriak aurkeztutako saioan, Lekeitioko La Estudiantina taldea, Trio Medianoche (Pedro Bartranek, Jesus Mari Bastidak eta Bernardo Aguilerak osatzen dute talde eibartarra) eta Mila Milikuak zuzendutako Xemein abesbatza (Markina-Xemein) izango dira ikusgai.

Antzinako kantu zahar eta herrikoiak eta Lekeitioko abesti ezagunak eskainiko dituzte.