Itxi

telebista

Audientzia

"El Club del Tupper", asteleheneko ordutegi nagusian beste behin audientzia-buru

EiTB

Javi Sierrak aurkeztutako gastronomia saioak % 17,4ko audientzia-zatia eta 237.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.

  • David Seco "El Club del Tupper" saioan

    David Seco "El Club del Tupper" saioan. EiTBko bideo batetik ateratako irudia

"El Club del Tupper" saio gastronomikoak % 17,4ko audientzia-zatia lortu zuen eta asteleheneko ordutegi nagusian audientzia-buru izan zen seigarren astez jarraian. Halaber, Javi Sierrak aurkeztutako saioak 237.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Abuztuaren 17ko saioan, Igor Siguero kazetaria, Yolanda Alzola aurkezlea eta David Seco txirrindulari ohia eta telebista kolaboratzailea arituko ziren sukaldean errezeta bana prestatzen.