Itxi

telebista

00:00etan

'Argo' filma izango da ikusgai, larunbat gauerdian, ETB2n

EITB.EUS

Benetako gertakarietan oinarritutako pelikulak Teherango gatibuen krisialdian sei diplomazialari estatubatuarren erreskateaz dihardu.

  • Ben Affleck eta Bryan Cranston 'Argo' filmaren fotograma batean

    Ben Affleck eta Bryan Cranston 'Argo' filmaren fotograma batean

ETB2k Argo benetako gertakarietan oinarritutako thrillerra emango du larunbat gaueerdian, 3 Oscar sari irabazi zituen lanak (film onenarena, besteak beste). Ben Affleckek zuzenduriko filmaren protagonistak dira Aflleck bera, Bryan Cranston, John Goodman, Alan Arkin eta Taylor Schilling, besteak beste.

1979an, Irango Iraultzan, Khomeini aiatolaren jarraitzaileek Teherango AEBko enbaxada hartu zuten, Persiako xahen estradizioa eskatzeko. CIAk eta Kanadako Gobernuak bertatik ihes egin eta Kanadako enbaxadan babes hartu zuten sei diplomazialari erreskatatzeko plana antolatu zuten.

Tony Mendez (Ben Affleck) agentea izan zen operazioaren arduraduna, bahituak askatzen aditua baita. Argo zientzia-fikziozko filmaren izena jarri zioten operazioari, eta John Chambers (John Goodman) Hollywoodeko talentu bilatzailea nahasi zuten. Teheranera joan eta diplomazialari estatubatuarrak filmaketa-taldeko langileak direla esanez atera zituzten bertatik.

Ez galdu Argo filma, larunbatean, 00:00etan, ETB2n.