telebista
22:00etatik aurrera
Hauteskunde-eztabaida, gaur gauean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
Xabier Usabiagak aurkeztuta, Iñigo Urkulluk, Maddalen Iriartek, Miren Gorrotxategik, Laura Garridok, Idoia Mendiak eta José Ramón Becerrak hartuko dute parte.
![22:00etatik aurrera izango da Hauteskunde debatea 22:00etatik aurrera izango da Hauteskunde debatea](http://media.eitb.eus/multimedia/images/2020/07/02/2626192/20200702010501_promo-hauteskunde-debatea_foto610x342.jpg)
![](http://images14.eitb.eus/multimedia/recursos/generales/play_gris_grupohome.png)
Uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu diren alderdi politiko eta koalizioetako ordezkarien arteko lehen eztabaida izango dugu gaur Euskal Telebistan. Xabier Usabiagak gidatuko duen saio berezia ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dugu, zuzenean, 22:00etan hasita.
EiTBren Bilboko egoitzan hautagai hauek izango dira: Iñigo Urkullu (EAJ-PNV), Maddalen Iriarte (EH Bildu), Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos-IU), Laura Garrido (PP+Cs), Idoia Mendia (PSE-EE) eta José Ramón Becerra (EQUO Berdeak).
Gaurkotasun gaien inguruan hitz egiteaz gainera, alderdien hauteskunde-programak kontrastatuko dituzte eztabaida-saioan.