telebista
Kirolak
Emakume Master Cupeko finalak, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
Hernaniko erremonte txapelketak, Bilboko larunbateko pilota jaialdiak eta herri kirolek osatuko dute asteburuko kirol eskaintza.
-
Laboral Kutxa Emakume Master Cupeko finalak zuzenean, Irundik
17:00etatik aurrera, Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako finalak izango ditugu ikusgai, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en. Irungo Uranzu pilotalekuan bi partida jokatuko dira: Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi / Nagore Galeano-Leire Galeano (pilota goxua) eta Olatz Arrizabalaga-Gentzane Aldai / Leire Garai-Olatz Ruiz de Larramendi (pilota mistoa).
Aurrez, 16:00etan, herri kirolen tartea izango dugu, bezperan Leaburun ospatutako jardunaldia eskainiko da: Rekondo vs Azurmendi (Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa), Urdax vs Urra (Hiru Hamarreko Harri-jasotze Txapelketa) eta Udane Ostolaza (Emakumezkoen Harri-jasotze Txapelketa).
Larunbat arratsaldean zuzeneko bi emanaldi izango ditugu. Hasteko, 15:15ean, erremontea, Hernaniko Galarretatik: Juanenea-Endika / Ansa-Larrañaga eta Goikoetxea-Barrenetxea IV / Urriza-Zubiri.
17:30ean, Bilboko Bizkaia pilotalekuko jaialdia eskainiko da: Victor-Larunbe / P. Etxebarria-L. Galartza partidarekin hasiko da, eta, ondoren, Masters CaixaBank txapelketako Urrutikoetxea-Irribarria / Artola-Rezusta jokatuko da.