Itxi

telebista

Igandean

AEAren Nazioarteko Egunean, 'Amar la vida' dokumentala eskainiko du ETB2k

EiTB

ADELA-Bizkaia eta Iñaki Elorriagaren dokumentalak Alboko Esklerosi Amiotrofikoa duten gaixoentzat zainketa aringarrien beharra azaltzen du.

  • 'Amar la Vida'.

    'Amar la Vida'. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

AEAren Nazioarteko Egunean, ekainak 21, ETB2k Iñaki Elorriagaren Amar la vida dokumentala eskainiko du, ADELA-Bizkaia Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren elkartearen eskutik.

'EAEaren Atzetik Belak Zabalik' ekimenaren baitan, Getxon, urriaren 27an ospatutako Abra  I. Triatloi Solidarioa hartzen du dokumentalak hizpide, eta kirolarien ahalegina eta eguneroko prestaketa eta AEA duten gaixoen eguneroko bizitzaren arteko paralelotasuna azaltzen du. Probaren irudi ikusgarriek eta kirolari, mediku, gaixo eta senideen hitzek osatzen dute ikus-entzunezkoa, gaixoen eta haien familien eguneroko erronka ulertzeko. Horrez gain, lehen diagnostikotik hasita, AEAko gaixoentzat zainketa aringarrien beharra azaltzen du.

Amar la vida igande honetan izango da ikusgai 09:00etatik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.