telebista
20:00etan
Gipuzkoako landaguneak, arratsaldean, "Historias a Bocados" saioan
EiTB
Joseba Arguiñanok Endoia, Urrestilla eta Olatz bisitatuko ditu.
-
Joseba Arguiñano Gipuzkoan. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.
Joseba Arguiñanok bere ibilbideari jarraituko dio gaur, ekainak 14, gure herri eta auzoetan zehar. "Historias a Bocados" saioko aurkezlea Gipuzkoara itzuliko da aspaldiko lagunekin aritzeko, jaki bereziak prestatu eta konpainia onean bazkaltzeko.
Lehenbiziko geldialdia Endoian izango da, Deba eta Zestoa udalerrien arteko auzoan. Bertan bizi da Joxe Urrutia, xaroles arrazako behiak zaintzen dituen abeltzaina. Oso zaila ikusten du bere ofizioaren etorkizuna, belaunaldien arteko erreleborik ez omen dagoelako. Joseba ez da ustiategitik joango bertako haragia dastatu gabe.
Bestalde, Marijo Otegiren eskutik, sasoiko ilar gozoak probatuko ditu Urrestillan. Ereindako uzta biltzeak sentsazio paregabeak eskaintzen ditu. Azken hilabete hauetan atsedenik gabe lan egin ostean, orain tomateak biltzeko unea da, eta ezin dute erritmoa moteldu.
Eta hirugarren protagonista Ugaitz Mugerza aizkolaria izango da. Haren begiradapean, Joseba aizkora probatzera animatuko da. Uda berezia biziko du Ugaitzek. Herri kiroletako lehiaketak airean geratu dira, eta beste proiektu baten arituko da; nekazalturismoa, Gipuzkoako Olatz auzoaren bihotzean.
"Historias a Bocados" gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.