Itxi

telebista

Audientzia

"360º" saioak audientziaren harrera bikaina izan zuen igandean, ETB2n

EiTB

'El virus de la Corona' erreportajeak % 12,7ko audientzia-zatia lortu zuen, denboraldiko daturik altuenetako bat.

  • Eider Hurtado kazetariak aurkezten du "360º".

    Eider Hurtado kazetariak aurkezten du "360º". EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Igandean, Eider Hurtado kazetariak aurkeztutako "360º" erreportaje saioak audientziaren harrera bikaina lortu zuen. El virus de la Corona erreportajeak % 12,7ko audientzia-zatia bereganatu zuen, denboraldiko datu altuenetako bat, eta 212.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Igandeko erreportajeak monarkiaren inguruko azken ikerketa judizialak izan zituen ardatz. Juan Carlos I.a Espainiako errege emeritua eta horren semea, Felipe VI.a erregea, offshore enpresen mugimenduekin zuzenean lotzen dituzten ikerketen nondik norakoak ulertzeko gakoak eman zituen.