Itxi

telebista

11:00etan

"Euskadiko Orkestra Martxan!": Kontzertuak larunbatero ETB2n, uztailaren 18ra arte

EiTB

Zortzi kontzertuko denboraldi txikia martxan da jada. Emanaldiak eskainiko dira astero, ordubete baino zertxobait laburragoak guztiak, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • "Euskadiko Orkestra Martxan!" abian, larunbatean

    Euskadiko Orkestra. EiTBko Bideo batetik hartutako irudia

"Euskadiko Orkestra Martxan!" zortzi kontzertuko denboraldi txikia martxan da jada, larunbatero, ETB2n eta eitb.eus-en. Ekimeneko lehen emanaldia maiatzaren 30ean izan da ikusgai, eta uztailaren 18ra arte kontzertuak eskainiko dira, astero, 11:00etan.

Orain ia bi aste iragarri zuen Euskadiko Orkestrak Estatuko lehen orkestra izan dela, baita Europako bakanetakoa ere, martxan jarri eta agertokian berriro biltzen. Robert Treviño zuzendari titularraren gidaritzapean elkartu da, eta egungo egoerara egokitutako lehen proiektu bat martxan jartzeko helburuarekin egin du. "Euskadiko Orkestra Martxan!", zortzi kontzertuko denboraldi txikia, Euskal Telebistak eta eitb.eus-ek emango dute, eta, ondoren, orkestraren YouTube kanalean ere gozatu ahalko da.

Berrogeita hamar bat musikariko formazio murriztuarekin, eta egungo egoerak eskatzen dituen segurtasun-neurriak zorrotz betez, orkestra zortzi kontzertu horiek entseatzen eta grabatzen ari da egunotan Miramongo egoitzan. Lehenengoa larunbat honetan, maiatzak 30, eman du.

Hauxe da programa:

Maiatzak 30:
- "Agur Jaunak eta Andreak".
- F. Mendelssohn: 3. sinfonia, "Eskoziarra".

Ekainak 6:
- J. Haydn: 49. sinfonia, "La passione".
- F. Mendelssohn: 1. sinfonia.

Ekainak 13:
-W.A. Mozart:  31. sinfonia, "Paris"
-F. Mendelssohn: 4. sinfonia, "Italiarra"