telebista
22:30ean
"La Noche de..." saioak 'Harry Brown' pelikula eskainiko du gaur gauean
EiTB
Saioak, gainera, Clint Eastwood eta Brooke Shields aktoreen inguruko erreportajeak eskainiko ditu.
-
Michael Caine akorea 'Harry Brown' filmaren fotograma batean
Gaur gauean, "La Noche de..." saioak Harry Brown filma eskainiko du. Drogak eta krimenak estigmatizatu duten Londresko auzo batean isolatuta bizi den militar beterano baten eta alargun baten arteko istorioa da. Haren lagunik onena hiltzen dutenean, justizia bere esku hartuko du, baina bidean hilketa kasua ikertzen ari den polizia gazte bat gurutzatuko da. Michael Caine eta Emily Mortimer dira aktore protagonistak, eta Felix Linaresek aktore zerrendaren eta filmazioaren datu guztiak emango ditu.
Saioak, gainera, Brooke Shields aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du, horren ibilbidearen eta familiaren bitxikerien berri emanez.
Bestalde, Clint Eastwood aktore ospetsuak igandean 90 urte beteko dituenez, haren ibilbide luzea errepasatuko dute, eta gerran heroi bat izan zen ala ez jakingo dugu Los archivos secretos de La Noche de… atalean.
Amaitzeko, margolan ospetsuen kopiak diren filmen hainbat eszena eskainiko ditu Línea caliente atalak.
"La Noche de... Harry Brown" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.