telebista
''El Conquis''en 17. atala
Seletak Adri eta Txukum kanporatu eta Jurdan salbatu du erabaki polemikoa hartuta
EiTB
Duelu oso txarra egin dute hirurek, eta Seletak Jurdan salbatu du. Manuren urdinek irabazi dute tronkoalaren immunitate jokoan.
-
Adri eta Txukum. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Seletak "El Conquistador del Caribe" saioaren 17. atalean izan duen erabakiarekin polemika piztu da. Berriatuko kapitainak Jurdan salbatu du lagunak direlako eta Adri eta Txukum kanporatu ditu Guaraguao taldearen hiru lehiakideen arteko oso duelu txarraren ostean.
Txukumen hirugarren postua oso argi zegoen. Elorrion bizi den durangarrak ez du kakoa lotzerik ere lortu, baina Adriren eta Txukumen artean erabakitzea zailagoa zen; biek lortu dute kakoa lotzea eta antzera joan dira aurrera, baina kapitainak ez du pentsatu ere egin: "Jurdanekin geratzen naiz".
Adrik ezin zuen sinetsi gertatzen ari zena, eta, bere izaera patxadatsuarekin, hartutako erabakia aurpegiratu dio Seletari, batez ere erabili dituen argudioengatik. Txukum ere ez da isilik gelditu, eta erabakia hartu aurretik pentsatzeko tartetxo bat hartzea ere bazuela esan dio. Baina Seletaren erabakia hartuta zegoen, eta bi emakumeek ikusi dute bien ametsa ihes egiten, ezin sinetsita eta dezepzionatuta.
Seletak ez du erraz ahaztuko tronkoalaren immunitate joko gogor eta zaila. Manuren taldea mugan aritu da jokoan, baina Seletaren urdinak garaitu ditu.
Begiratu batean, urdinek duelura Jurdan bidali izanak ulertezina zirudien, baina ondoren ikusitakoa ikusita ez dira gaizki bideratuta egon: harrituta utzi dituzte gorriak eta jokaldi biribila atera zaie urdinei.
Seletaren taldeak beste bi kide galdu ditu, eta egoera oso kezkagarria izaten ari da ez bakarrik kide kopuruarengatik; izan ere, Seletaren azken erabakiak ondorioak izan litzake Guaraguao taldean. Dena den, "Conquis"en edozer gerta daiteke.
Ez galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30 aldera, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.