telebista
22:00etan
'Korrontziren Nafar Loreak Zugarramurdin' ikuskizuna, gaurko "Oholtzan" saioan
EiTB
Agus Barandiaranen Korrontzi taldeak, hainbat gonbidaturekin batera, eskainitako ikuskizun handia izango da ikusgai.
-
'Korrontziren Nafar Loreak Zugarramurdin' ikuskizuna. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.
Agus Barandiaranen Korrontzi taldeak, gonbidatu nabarmen anitzekin batera, Korrontziren Nafar Loreak Zugarramurdin kolorez eta sorpresaz beteriko ikuskizun handia eskaini zuen Zugarramurdiko Leizean. Gaurko "Oholtzan" saioak ikuskizuna berreskuratu eta 22:00etatik aurrera eskainiko du, ETB1en eta eitb.eus-en.
Publikoan 500 lagun baino gehiago bildu zituen ikuskizunak eta 150 parte hartzaile pasa ziren oholtza gainetik: Lesakako Udal Banda, Izaskun Iturrik zuzendutako Bera, Leitza, Ataun eta Tafallako dantzariak, Atarrabiako Abesbatza eta Arratiako Felix, Leon eta Maurizia erraldoiak, besteak beste. Zugarramurdiko sorginek ere, suaren inguruan eserita, eszenatokiko mugimenduak adi-adi segitu zituzten. Agus Barandiaranen trikitixarekin batera, Dani Conderen gaita, Garikoitz Mendizabalen txistua eta Leturiaren panderoa entzun ziren.