Itxi

telebista

22:30ean

Kopako finala gogoan, gaur gauean, "Etxekoak" saioko bigarren atalean

EiTB

Joan den astean ETB1en estreinatutako komediak oso harrera ona izan du.

0:29
'Etxekoak', konfinamenduaren inguruko komedia

"Etxekoak" telesailaren bigarren atala eskainiko da gaur, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Konfinatuta jarraitzen duten protagonistek istorio ezberdinak biziko dituzte. Horrela, lagun kuadrillak aste honetan Sevillara bidean egon beharko lukeela gogoratuko du, neskek euren asteburuko plan ustelduak gogoratzen dituzten bitartean.

Bestetik, Xanti aitonak (Kandido Uranga) Izaro (Miren Arrieta) bilobarekin hitz egingo du herriko sare solidarioan izena eman ahal izateko. Gainera, Aitorrek (Mikel Losada) eta Nereak (Olatz Ganboa) egia mingarri bati egin beharko diote aurre: egun osoa elkarrekin ematen badute ere, ez dute elkarrekin hitz egiten.

Pausokak ekoizten duen telesailak 45 minutuko iraupena du, eta aktoreek beraiek grabatzen dituzte irudiak, bakoitzak bere etxean.

Euskaldunen artean % 7,4ko audientzia izan zuen estreinaldiak

Joan den astean estreinatu zen konfinamendua ardatz duen telesaila, eta ikus-entzuleek harrera ona egin zioten: % 2,5eko audientzia-zatia eskuratu zuen, eta euskaldunen artean % 7,4ra iritsi zen.