Itxi

telebista

22:30ean

"Etxekoak" konfinamenduaren inguruko komedia, asteazkenetan, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Olatz Ganboa eta Mikel Losadarekin batera, Mikel Laskurain, Miren Gojenola, Iker Galarza, Joseba Usabiaga, Ylenia Baglietto, Kandido Uranga, Miren Gaztañaga eta Miren Arrieta ikusiko ditugu bertan.

0:34
Olatz Ganboa eta Mikel Losada

Asteazkenero, ETB1ek eta etib.eus-ek "Etxekoak" konfinamenduaren inguruko komedia eskainiko dute.

40 urte inguruko bikote bat (Olatz Ganboa eta Mikel Losada) etxean sartuta dago bi seme-alaba txikiekin. Saioan, bikote honek familia eta lagunekin dituen elkarrizketak ikusiko ditugu, garai honetan hain erabiliak diren bideoen bitartez. Jabi Elortegi da Pausokak eta ETBk egindako ekoizpenaren zuzendaria.

Familia eta lagunen pertsonaiak hezurmamitzeko, Mikel Laskurain, Miren Gojenola, Iker Galarza, Joseba Usabiaga, Kandido Uranga, Ylenia Baglietto, Miren Gaztañaga eta Miren Arrieta aktoreak izango ditugu, besteak beste, bakoitza bere etxetik grabatzen.

Halaber, saioko abesti nagusia Iker Laurobak egingo du.

Atal bakoitzak 45 minutuko iraupena izango du, bost minutu inguruko pieza ezberdinez osatuta.

"Etxekoak" 22:30ean hasita izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.