telebista
Txirrindularitza
Burgoseko Itzulia hasiko da asteazkenean Euskal Telebistan
A.H.
EITB
ETBSat kateak itzulia osatuko duten bost probak eskainiko ditu zuzenean, 15:30etik aurrera.
2011ko Burgoseko Itzulia asteazken honetan hasiko da, lehenengo mailako txirrindulari nazional zein atzerritarren partaidetza zabalarekin. 15 talde ezberdinetako 90 txirindularik abuztuak 3, asteazkenean hasi eta hilaren 7an, igandean, Areniscas del Pinar- Lagunas de Neila etaparekin amaituko den itzulian parte hartuko dute. Fermin Aramendi eta Xabier Usabiaga kometarista adituek itzulia osatuko duten lau etapen eta erloju kanpoko probaren berri emango dute, egunero zuzenean, 15:30etik aurrera ETBSat katean eta eitb.com-en.
Itzulian parte hartuko duten txirrindularien artean, Samuel Sánchez, Joaquim Rodríguez, Menchov, Karpets, David Arroyo, Igor Antón, Íñigo Cuesta, Juan José Cobo, Víctor Hugo Peña eta Stefano Garzelli bezalako izenak nabarmentzen dira eta denek, pasadan urtean Samuel Sanchezek lortutako garaipena lortzeko, gogor borrokatuko dute.
Aurtengo edizioaren nobedadeen artean, etapa guztiak helmuga aldapatsuarekin amaitzeko antolakuntzak hartutako erabakia nabarmendu daiteke. Lehenengo etapa San Juan del Monte-n amaituko da eta bigarrena El Castillon, biak hirugarren mailako portuak. Hirugarren egunean taldeen arteko erloju kanpoko proba ospatuko da eta laugarren etapak Clunian izango du helmuga. Txirrindulariek Arenicas de los Pinaresen egingo dute azkeneko etapa.