Itxi

telebista

22:30ean

Monarkiari buruzko bi erreportaje, gaur guean, "360º" saioan

EiTB

Eider Hurtadok gidatuta, 'Monarquía: un negocio rentable' eta "Felipe VI, el último rey de España' erreportajeak izago dira ikusgai.

  • Eider Hurtado kazetaria.

    Eider Hurtado kazetaria. Foto: EiTB

Eider Hurtadok gidatutako "360º" saioak Espainiako monarkiari buruzko bi erreportaje eskainiko ditu gaur gauean, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en: La monarquía: un negocio rentable eta Felipe VI, el último rey de España.

La Monarquía: un negocio rentable

Eider Hurtado buru duen lantaldeak Espainiako errege-etxea izango du jomugan lehen saio honetan. Juan Carlos I.aren negozioen inpunitate bera ote du Felipe VI.ak? Ezkutatuko kontuak Suitzan, kobratutako komisio susmagarriak, lagun interesatuak… Asko dira Espainiako monarkia inguratu duten eskandaluak, boterea baliatuta aberastu izana ardatz izan dutenak.

'360º' saioa Suitzara joango da ezkutatutako kontuek utzitako arrastoaren bila. Monarkiak Suitzako kontuen bezero onak izan direla aitortzen duen bankari ohi batekin hitz egingo dute Zurichen. Saudi Arabia ere izango dute abiapuntu. Riaden, Espainiako enbaxadako langile ohi baten testigantza lortuko du '360º'k. Corinna zu Sayn-Wittgensteinek errege emerituaren ustezko negozioetan izandako paper garrantzitsua konfirmatuko du.

Bestalde, petrolio-kontratuetatik lortutako onurez hitz egingo digu Roberto Centeno Campsako aholkulari ohiak. Bere aitaren lorratza jarraitzen ari al da Felipe VI.a?

Felipe VI, el último rey de España

Felipe VI.ak Espainiako erregetza hartu zuenetik orain arte egindako ibilbidearen azterketa egingo du bigarren erreportaje honek.

Batetik, Felipe VI.aren alderdi pertsonala aztertuko dute errege-etxeko arduradun izandako Javier Ayusorekin. Bestetik, Alberto Lardies kazetari eta idazleak monarkiak alderdi politikoekin eta Espainiako goi-mailako enpresariekin duen harremanaz hitz egingo du. Berebat, errege-etxeko egungo arduradun Jaime Alfonsinek duen botereaz mintzatuko da. 

Bestalde, erregeak politikagintzan eta Kataluniako aferan izan duen egitekoa aztertuko dute. Horretarako, Aitor Esteban EAJk Madrilgo Kongresuan duen bozeramailea, Oskar Matute EH Bilduko diputatua eta Gabriel Rufian ERCren Kongresuko bozeramailea elkarrizketatuko dituzte.

Felipe VI.aren joera politikoan sakontzeko, hainbat kazetariren analisia bilduko dute; Francisco Marhuenda La Razón egunkariko zuzendariarena eta Ana Pardo de Vera Público egunkari digitaleko zuzendariarena, besteak beste. 

Azkenik, errege familiaren gorabeherak jorratuko dituzte Paloma Barrientos eta Jaime Peñafiel kazetariekin.