Itxi

telebista

Audientzia

Koronabirusaren informazioaren jarraipenak audientziaren harrera bikaina, EiTBn

EiTB

ETBko albistegiek eta "En Jake" saioak inoizko audientzia daturik onenak lortu dituzte.

  • ETBko albistegietako aurkezle taldea

    Albistegietako aurkezle taldea. Argazkia. EiTB

EiTBko saio eta hedabideak egiten ari diren koronabirusari buruzko informazioaren jarraipena audientziaren harrera ezin hobea izaten ari da. ETBko albistegiek eta ETB2ko "En Jake" saioak inoizko daturik onenak lortu dituzte. Bestalde, ia 400.000 pertsona sartu ziren atzo eitb.eus-en (390.552 erabiltzaile, zehazki).

Ostegunean, martxoaren 12an, "Teleberri"ren bi edizioak eguneko bi saiorik ikusienak izan ziren Euskadin, 2015etik izandako daturik onenak bereganatuz.

Juan Carlos Etxeberriak gidatutako gaueko albistegiak % 28,2ko audientzia zatia lortu zuen eta 366.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan. Africa Baetak aurkeztutako "Teleberri"ren lehen edizioak % 29,7ko kuota eta 237.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.

ETB1eko "Gaur Egun" albistegiaren datuak ere aipagarriak dira: eguerdiko saioak % 10,5eko audientzia zatia lortu zuen euskaldunen artean, eta gaueko albistegiak, berriz, % 8,3koa.

Bestalde, osteguneko "En Jake" saioa bere historiako atalik ikusiena izan zen. Xabier Lapitzek aurkeztutako aktualitate tarteak ere koronabirusa izan zuen ardatz, eta % 24,6ko audientzia zatia lortu zuen. Berebat, 169.000 ikus-entzulek bat egin zuten uneren batean programarekin Euskadin eta eragin eremuan.

EiTBko hedabideek egunak daramatzate arreta berezia jartzen koronabirusari, eta hori asteko audientzia datuetan ere nabari da. "Teleberri"k, batez beste, % 25,8ko audientzia zatia eta 282.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu, eta "En Jake" saioak, % 17,6ko audientzia zatia eta 139.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. "Gaur Egun"ek % 8,2ko audientzia zatia eskuratu du, batez beste, euskaldunen artean.