Itxi

telebista

22:30ean

Silbia eta taldekako fasearen sekretuak, gaur gauean, "El Conquis"en

EiTB

Juanitok, Davidek, Eiderrek, Ianirek, Ismak, Luisitok, Caballok, Gorkak eta Vanek hartuko dute parte solasaldian.

  • Silbia, "El Conquis" lehiakideko talde urdineko lehiakidea

    Silbia, "El Conquis" lehiakideko talde urdineko lehiakidea. Argazkia: EiTB

Silbia kanporatuta amaitu da "El Conquistador del Caribe" lehiaketaren lehen fase harrigarria. Datorren hastean hasiko da benetako gatazka, eta "El Conquis" eztabaida-saioan talde gorri, berde eta urdinaren arteko immunitate jokoaren gakoak azalduko dituzte. Bitartean, Silbia kanporaketaren xehetasunak emateko gogoz iritsiko da platora. Tolosako lehiakideak ez zuen ulertu kideek zergatik izendatu zuten bileran, eta suminduta bukatu zuen; batez ere, lehiakideetako batekin amaitu zuen ernegatuta.

Gaurko saioan, halaber, Fetato eta Maleni kanpamentura itzultzen diren unea erakutsiko dute. Horrez gain, Enekoren osasuna uste bezain ona ez dela ikusiko dugu, eta taldekako lehen jokoa hastear dagoela iragartzen duen gutuna Guaraguao eta Maja taldeek nola hartzen duten ikusiko dugu.

Gaurko saioan, Julian Iantzirekin bat egingo dute. Lesakako aurkezleak aurtengo kanpamentuak nolakoak diren azalduko du Haitisesetik. Lehiakideek behin betiko kanpamentuen berri dute oraindik, baina kanpamendu aberatsa, behartsua eta oso behartsua izango dituzte lehian hurrengo jokoan.

"El Conquistador del Caribe"ren aste handiaren atarian, Juanito, David, Eider, Ianire, Isma, Luisito, Caballo, Gorka eta Vane izango dira platoan lehiaketaren nondik norakoak aztertzen. Ainhoa eta Txurru Gaztearen kokalekutik arituko dira gaua girotzen, eta Humbertok lehiaketako pertsonaia maitatuetako bat ekarriko du.

"El Conquis del Caribe" asteazkenetan izaten ikusgai, "Eguraldia"ren ostean, ETB2n eta eitb.eus-en, 22:15 aldera.