Itxi

telebista

22:30ean

'Moonlight' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, "La Noche de..."n

EiTB

Saioak Brad Pitt aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du. Gainera, Marisa Tomeik irabazitako Oscar sariaren inguruan sortutako polemika gogoratuko du Felix Linaresek.

  • 'Moonlight' filmaren irudia

    'Moonlight' filmaren irudia

"La Noche de..." saioak Moonlight filmaren estreinaldia eskainiko du gaur telebistan. Miamiko zonalde gatazkatsu batean bizi den gazte afro-amerikar baten bizitza gogorra du pelikulak hizpide. Barry Jenkins zinegileak zuzenduta, Trevante Rhodes, Naomie Harris eta Mahershala Ali dira aktore protagonistak. Filmak hiru Oscar sari irabazi zituen, horien artean, pelikula onenaren saria. Felix Linaresek aktore zerrendaren eta pelikularen filmazioaren datu guztiak eskainiko ditu emanaldiaren aurretik.

Bestalde, "La Noche de..."k Brad Pitten ibilbidea errepasatuko du. Aktoreak gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar sarien izendapena jaso du, Quentin Tarantinoren Once upon a Time in Hollywood filmean egindako lanarengatik.

Igande honetan ospatuko da Oscar Sarien gala eta egun horretan amaituko da La Quiniela de los Oscar lehiaketan parte hartzeko epea. Ikus-entzuleek euren aktore eta pelikula gustukoenen alde botoa emateko aukera izango dute saioaren webgunearen bitartez, eta parte-hartzaileen artean, Larrabetzuko Eneko jatetxean bi pertsonentzako afaria zozketatuko da.

Horrez gain, Linea caliente atalak Chiquito de la Calzadak "Vacaciones en el Mar" telesailean egindako agerraldia eskainiko du. Amaitzeko, Marisa Tomeik irabazitako Oscar sariaren inguruan sortu zen polemika gogoratuko du Leyendas Urbanas tarteak.

"La Noche de... Moonlight" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.