Itxi

telebista

16:30ean

"Yo Sé Más Qué Tú" lehiaketak 26.500 euroko zakua banatuko du gaur arratsaldean

EiTB

Hirukote taldeak irabaziko du saria finalean lehen aldiz parte hartuta.

  • Iñaki Urrutiak aurkezten du 'Yo sé más que tú'

    Iñaki Urrutiak aurkezten du 'Yo sé más que tú'. Argazkia: EiTB

Iñaki Urrutiak aurkezten duen "Yo Sé Más Que Tú" saioak 26.500 euro banatuko ditu gaur gauean. Aste honetan lehen aldiz parte hartu duen Hirukote taldeak irabaziko du zakua gaurko atalean, hain zuzen ere.

Honako hauek osatzen dute Hirukote taldea: Nuria 47 urteko Barakaldoko aktorea, Maria del Mar Maritxu Historiaren zale amorratua eta Gadea 46 urteko dantzari eta aktorea. "Antzerki eta bizitzaren lagunak gara", hirukotearen esanetan.

Irailean abian jarri zenetik, saioak banatu duen hirugarren zakua dugu honakoa. "Qué Me Estás Contando" saioaren aurretik izaten da ikusgai arratsaldero, eta hiru kideko hiru taldek neurtzen dituzte indarrak lehiaketa honetan. Zakua eskuratzeko, kutxa gotorra irekitzeko gakoa asmatu behar dute.

"Yo Sé Más Qué Tú" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 16:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.