Itxi

telebista

22:15ean

Gabonetako 'Juego de Cartas' berezia, gaur gauean, ETB2n eta eitb.eus-en

EiTB

Honako hauek izango dira protagonistak: Tamara Rodriguez, Kepa Fuentes, Aritza Burgoa, Jose Aguado, Angel Alvarez eta Ary Rowshan.

  • Javi Sierra, 'Juego de Cartas' saioko aurkezlea

    Javi Sierra 'Juego de Cartas' saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB

Astelehenean, Gabon bezperatan, 'Juego de Cartas' berezia eskainiko da. Javi Sierrak aurkezten duen saioak ospatzeko eta eskertzeko asko dauka: lau denboraldi egin dituzte, eta 184 jatetxe bisitatu eta ia 100.000 euro banatu dituzte saritan. Astero-astero ikusleen babesari esker lortu du hori guztia saioak. 

"Barre asko egin dugu, haserretu egin gara, ondoren, adiskidetu... Hamaika erokeria egin ditugu, baina batez ere lagun onak!", azaldu dute saiotik. Horietako batzuk izango dira emanaldi berezi honetako protagonistak: Palacio de Orioleko Tamara Rodriguez, Zubiburu garagardotegiko Kepa Fuentes, Aker erretegiko Aritza Burgoa, Principe de Viana upategiko Jose Aguado, Txaseneko sagardotegiko Angel Alvarez eta Pershic jatetxeko Ary Rowshan. Sukaldaritza lehiaketa honetan parte hartzearen esperientzia nolakoa izan den kontatuko dute. Hau guzti hau 'Juego de Cartas'en unerik onenak biltzen dituen saioan izango da ikusgai.  

'Juego de Cartas' 22:15ean izango da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.