Itxi

telebista

20:00etan

'Historias a Bocados' Hernialden izango da arratsaldean

EiTB

Tolosaldean izango da Joseba Arguiñano, bertako bizilagunen istorioak aditu eta jaki gozoak prestatu eta dastatzeko asmoz.

  • Joseba Arguiñano 'Historias a Bocados' saioko aurkezlea

    Joseba Arguiñano 'Historias a Bocados' saioko aurkezlea. Irudia: EiTB

'Historias a Bocados' saioan, Joseba Arguiñano Tolosaldeko Hernialde udalerrian izango da gaur arratsaldean

Hasteko, Manolo Arroyorekin bilduko da Joseba, eta herrian zehar dabiltzan bitartean, (Manuel Ignazio Santa Kruz Loidi) Santa Kruz apaizaren inguruko kontuak azalduko dizkio.

Nelsy Gimenez eta Alejandra Testone bikotearekin egongo da ondoren sukaldari eta aurkezlea. Bi bitxi denda dauzkate Donostian, eta Hernialden, berriz, etxabean, tailerra.

Azkenik, Iban Ugartemendia kamioi gidariarekin egingo du topo. Errepidean ibiltzeaz gainera, gurasoen baserrian lan asko egiten du Ugartemendiak, eta harri-jasotzailea ere bada.

'Historias a Bocados' 20:00etan izaten da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.