Itxi

telebista

22:30ean

'Vascos por el Mundo' saioa Bogotan ibiliko da gaur gauean

EiTB

Nahiara Gago kazetariak Kolonbiako hiriburua eta inguruko paraje ikusgarriak ezagutuko ditu bertan bizi diren euskaldunen eskutik.

  • Bi musikari Bogotann, 'Vascos por el Mundo' saioan

    Bi musikari Bogotann, 'Vascos por el Mundo' saioan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, 'Vascos por el Mundo' saioak Bogota bisitatuko du: iragan kolonial luzea duen hiria da, 2.600 metroko altueran dago eta paraje ikusgarriak ditu inguruan. Nahiara Gago kazetariak, Jorge Lopez kamerarekin batera, Kolonbiako hiriburua ezagutuko du bertan bizi diren Jon Lasa, David, Beñat, Eva, Xabier, Amagoia eta Jon Ruiz euskaldunen eskutik.

Hasteko, Kolonbiako kafe ospetsua ekoizten den landetara joango dira. Gainera, Kolonbia airetik ezagutuko dute, 3.000 metroko altueratik, hegaldi ikusgarri batean.

Amaitzeko, hiriburua inguratzen duten mendietan ibiliko dira, besteak beste, Monserrat mendixkan, Bogotako lekurik bisitatuenetako batean.

'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.