Itxi

telebista

Audientzia

Lau T'erdiko Txapelketako finala, eguneko saiorik ikusiena

EiTB

Batez beste, 281.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen emanaldiak.

  • Joseba Ezkurdia eta Jokin Altuna elkar agurtzen lau t'erdiko finala amaitutakoan

    Ezkurdia eta Altuna III.aren arteko agurra, partida amaitzean. Irudia: EiTB

Igandean Euskal Telebistak zuzenean eskaini zuen Joseba Ezkurdia eta Jokin Altunaren arteko Lau T'erdiko Txapelketako finala eguneko emanaldirik ikusiena izan zen. Finalak, hain zuzen ere, 281.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Iruñeko Nafarroa Arena pilotalekuan jokatutako txapelketa arbizuarrak irabazi zuen bigarren urtez jarraian, Jokin Altuna 22-16 mendean hartuta.

Finalaren zuzeneko emanaldiak %23,1eko audientzia zatia izan zuen eta euskaldunen artean %32,0ra iritsi zen. Arratsaldeko tartean audientzian nagusi izan zen eta  211.000 ikus-entzuleko audientzia lortu zuen batez beste.