prentsa oharrak
ACB Liga. Playoff-ak
Caja Laboral eta Bartzelona elkarren aurka, zuzenean, ETB-1en
A.H.
EITB
Finalerdietako hirugarren partida hau erabakiorra izango da gasteiztarrentzat.
Caja Laboral eta Regal F.C. Bartzelona taldeek elkarren aurka jokatuko dute asteazken honetan 20:30ean Gasteizko Buesa Arena pabiloian. Norgehiagoka erabakiorra izango da gasteiztarrentzat. Kanporaketako aurreko bi partidak galdu ostean, garaipena lortu behar du aurrera jarraitu ahal izateko. Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du partida Xabier de la Fuente, Josean Aldalur eta Jokin Etxebarriaren kontakizunarekin.