telebista
Audientzia
'Juego de Cartas'ek bikain hasi du denboraldia
EITB
Javi Sierrak aurkezten duen saioak % 10,4ko audientzia zatia eta 249.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.
-
'Juego de Cartas'en lehen atalaren irudia, Palacio de Oriol jatetxean.
ETB2k 'Juego de Cartas' saioaren denboraldi berriko lehen atala estreinatu zuen astelehenean eta audientziaren harrera bikaina bereganatu zuen. Javi Sierrak aurkezten duen saioak % 10,4ko audientzia zatia lortu zuen, eta audientzia metatuari dagokionez, 249.000 ikus-entzulek egin zuten bat emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan.
Astelehenero, Javi Sierra sukaldaria Euskal Herrian barrena ibiliko da elkarren aurka lehiatu nahi duten jatetxeen bila. Lehenengo atalean, 'Juego de Cartas' saioak Bilboko itsasadarreko bi aldeak batu zituen.