telebista
Estreinaldia
124.000 euroko zakuarekin jarri da abian 'Atrápame Si Puedes'en denboraldi berria
EiTB
Patxi Alonsok aurkezten duen saioaren seigarren denboraldia aste honetan hasi da.
-
'Atrápame si Puedes'. Irudia: EiTB
'Atrápame Si Puedes' lehiaketa dibertigarria itzuli da ETB2ko eguneroko programaziora. Patxi Alonsok aurkezten duen saioak 124.000 euroko zakua jarri du jokoan estreinaldiaren egunean.
ETB2ko lehiaketak irudi berri eta freskoago batekin abiatu du seigarren denboraldia. Platoan eta dekoratuan ez ezik, jokoan ere antzemango ditugu berrikuntzak. Dibertsioak eta umore onak saioaren ardatz izaten jarraituko dute.
Lehenengo aste honetako lehiakideak hauek dira: Aroa, ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari den aiar gaztea; Ruben, gasteiztar saltseroa; Karlota, Donostian bizi den aktore madrildarra; San, argazkilari eta ilustratzailea; eta seikotea osatuko duten Armand irakasle irlandarra eta Yago bere semea.
Irailarekin batera, lehiaketaren asteburuetako edizioaren atal berriak ere itzuliko dira, eta lehiakiderik dibertigarrienak bilduko dituzte bertan, orain arte bezala.
Bost denboraldi hauetan, Hostoil Produkzioak ekoiztetxearen saioak ikus-entzuleen fideltasuna mantendu du. Bere ordu-tartean, audientziaren aukera gustukoenen artean dago.
'Atrápame Si Puedes' astelehenetik igandera izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 14:00etatik aurrera.