telebista
23:15ean
Donostiako Txistulari Kontzertu Nagusia, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
Euskal Herriko Txistulari Elkarteko 80 bat txistularik euskal abesti herrikoiak eskainiko dituzte.
Jose Ignazio Ansorenaren zuzendaritzapean, abuztuaren 10ean Donostiako Konstituzio plazan ikusgai izan zen 42. Txistulari Kontzertu Nagusia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek gaur gauean, 23:15ean.
Euskal Herriko Txistulari Elkarteko 80 bat txistularik euskal abesti herrikoiak eskainiko dituzte, Donostia metaleko boskotea eta Gurutziaga abesbatza lagun dituztela.
Horrez gain, Akelarre talde ezaguna gonbidatu zuten oholtza gainera, eta euskal berbena eta erromeria taldearen abesti ezagunak eskaini zituzten elkarrekin.