telebista
21:00etan
'Jota Jaialdia Tafallan', gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
'Oholtzan' saioak Escuela de Jotas Hermanas Flamariqueko ikasleek Rondalla Tafallesarekin batera eskainitako jaialdia eskainiko du 21:00etatik aurrera.
-
Gazte bat jotak kantatzen Tafallan. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.
Tafalla Kulturguneko Felipe Gorriti auditorioan grabatutako jota jaialdia eskainiko du gaur ETB1eko 'Oholtzan saioak, Ilaski Serranok gidatuta. Escuela de Jotas Hermanas Flamarique eskolako 50 ikasle inguruk parte hartu zuten jaialdian, eta jotak eta kantu herrikoiak abestu zituzten, Rondalla Tafallesa taldearen musikaz lagunduta. Tafallako jota eskola hau 1973an sortu zen eta azken ia 30 urteetan Carolina Gonzalezek zuzendu du.
'Oholtzan' gaur izango da ikusgai, 21:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.