telebista
22:30ean
Frantziako Bretainian barrena, gaur gauean, 'Vascos por el mundo' saioan
EiTB
Leyre Samanes erreportaria Pablo, Pili, Patricia, Alberto eta Elixabeterekin egongo da Frantziako eskualde honetan.
-
'Vascos por el Mundo' Bretainian atalaren irudia
Gaur gauean, 'Vascos por el mundo' saioa Frantziako Bretainian ibiliko da. Leyre Samanes erreportaria Pablo, Pili, Patricia, Alberto eta Elixabeterekin egongo da bertan.
Pablok 25 urte ditu, eta laster doktoretza-ikasketak amaituko ditu I+G lantzen duen startup batean. Marie Curie beka duen urnietar gaztea Rennesen barrena izango du gidari saioak. Parisen atzetik, Frantziako bigarren unibertsitate-hiri garrantzitsuena da Rennes.
Pilik 76 urte ditu, zazpi urte zituenean utzi zuen Donostia, eta Rennesen bizi da ordutik guraso eta ahizparekin. Urtero itzultzen da bere jaioterrira, hiria eta familia ikustera.
Duela bederatzi urte utzi zuen Patriciak Eibar, eta Dinanera joan zen. Erizain laguntzaile gisa egiten du lan erietxe batean, eta zoriontsu bizi da Frantziako eskualde horretan.
Alberto beasaindarra 2011n iritsi zen lehenengoz Nantesera, eta 2013an Rennesera joan zen bizitzera. Euskadira bueltatu zen gero, baina maletak berriro egin, eta Bretainiara itzuli zen haren falta nabaritzen zuelako. Gaur egun, 34 urte ditu ingeniari industrial honek, eta Elena neska-lagunarekin bizi da bertan.
Elixabete urretxuarrak frantsesa ikasi nahi zuen, eta Parisera joatea erabaki zuen. 24 urte pasatu dira ordutik, eta Frantzian jarraitzen du. Duela 9 urte iritsi zen Bretainiara, eta bai bera bai bere familia osoa poz-pozik daude aldaketarekin.
'Vascos por el Mundo' ostegunero izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.