prentsa oharrak
Audientzia
Milioi erdi lagun baino gehiagok ikusi zuten Real Madril-Barça
A.E.
EITB
Azken urteetako futbol neurketa eta emanaldirik ikusiena izan da Euskal Telebistan.
Atzo jokatu zen Real Madril-Barça partida ETB-1eko Txapeldunen Ligako partidarik ikusiena izateaz gainera, aurtengo emanaldirik ikusiena izan da ETBn. Bataz beste 524.000 lagunek jarraitu zuten neurketa Euskadin eta eragin esparruan eta %44,3ko audientzia zatia eskuratu zuen. Halaber, audientzia metatuari dagokionez, 984.000 ikus-entzulek jarraitu zuten Bartzelonak Santiago Bernabeun lortutako garaipena.
Txapeldunen Ligako neurketa hau, azken urteetan Euskal Telebistan eskainitako partida ikusiena izan da. Atzetik dago Barça eta Interren arteko iazko finalerdia: %40,9ko sharea eta 423.000 ikus-entzule batu zituen neurketa horrek.
Bestalde, Internet bidez ere ikusi ahal izan zen partida, eitb.com-ek, ohi duenez, partidaren streaming-a jarri baitzuen. 16.000 erabiltzaile bakar baino gehiago izan zituen. Bisitak, berriz, 31.000. Halaber, partidarekin zerikusia duten audio, irudi eta eduki guztiak ere arrakasta ugari izaten ari dira.