telebista
22:30ean
Florentzia, gaur gauean, 'Vascos por el Mundo' saioan
EiTB
Pedro Mardones kazetariak Toscanako hiriburua ezagutuko du bertan bizi diren euskaldunen eskutik: Berta, Alejandro, Patricia, Uxue eta Ane Miren.
-
Pedro Mardones kazetaria, Florentziako Ponte Vecchio zubiaren aurrean.
Gaur gauean, 'Vascos por el Mundo' saioan, Pedro Mardones kazetariak Florentzia ezagutuko du, hirian bizi diren bost euskaldunen eskutik: Berta Parras, Alejandro Torres, Patricia Bilbao, Uxue Ureta eta Ane Miren Uriarte.
Italiaren erdialdean dagoen Toscana eskualdeko hiriburua da Florentzia, eta Pizkunde garaiko artearen eta arkitekturaren izen handien ondarea dago ikusgai hiriko kaleetan zehar; Miguel Angel, Brunelleschi eta Leonardo da Vinciren lanak tartean. Piazza della Signorian, adibidez, Miguel Angelen David estatua ospetsuaren erreplika dago, eta Duomora edo Ponte Vecchio zubira bisita egitea ezinbestekoa da. Hiriaren aberastasun kultural eta artistikoa Medici familiaren eskutik hazi zen, haiek izan baitziren historiako lehen mezenasak.
'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.