telebista
Kirolak zuzenean
Zegama-Aizkorri mendi lasterketa, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
Horrez gain, Italiako Giroko azken etapa eta Urrezko LEB Ligako Lauko Finaleko azken partida eskainiko dira.
![Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Argazkia: EITB Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Argazkia: EITB](http://media.eitb.eus/multimedia/images/2019/05/30/2445324/20190530091615_zegamaaizkorri-mendi-maratoia_foto610x342.jpg)
![](http://images14.eitb.eus/multimedia/recursos/generales/play_gris_grupohome.png)
Gaur jokatuko den Zegama-Aizkorri mendi lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en 10:45etik aurrera.
Italiako Giroko azken etaparen emankizuna 14:00etan hasiko da ETB4n eta eitb.eus-en, eta ohi denez, 15:00etatik aurrera ETB1en jarraituko du.
17:45ean saskibaloia izango dugu, Urrezko LEB Ligako Lauko Finaleko azken partida. Retabet Bilbao Basketek finala jokatuz gero, partida ETB1en emango da, bestela ETB4n.
Zuzeneko hiru emankizun hauez gain, 12:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en, Zaramagako pilota torneoa eskainiko da.