Itxi

telebista

22:30ean

Lekue 'El Conquis' eztabaida-saioan izango da gaur gauean

EiTB

Krasik mendekua nahi du Luisitoren aurka.

  • Ander Lekue "El Conquis"eko lehiakidea

    Ander Lekue "El Conquis"eko lehiakidea. Argazkia: EiTB

Lekueren kanporaketarekin, karisma handia zuen lehiakidea galdu du 'El Conquistador del Pacífico' saioak. Legutioko ostalaria 'El Conquis' eztabaida-saioan izango da gaur gauean. Luisitoren izendapen polemikoaren inguruko azalpenak emango ditu Lekuek. Lehiakide urdinaren 'traizioa' izango da, hain zuzen ere, conquistologo, kapitain eta Lekueren zenbait taldekideren hizpidea Miramongo platoan. Halaber, duelua irabazi duten lehiakideak kanpamentura itzultzean gainerako kideek izandako erreakzioa ikusiko dugu. Krasik, Luisitoren estrategia aldaketa ikusita, gogor erantzungo du. Bestalde, honaino iritsita, abenturan gelditzen diren partaide guztiek dueluak saihestu nahi dituztela ikusiko dugu.

Ainhoak eta Txurruk sare sozialetako onena erakutsiko dute Gazteako setetik, eta ustekaberen bat ere izango da 'El Conquistador' saioaren hurrengo edizioan parte hartu nahi duten lehiakideentzat. Halaber, Humbertok beste pertsonaia bat ekarriko du aste honetan.

'El Conquis del Pacífico' saioa 'Eguraldia' tartearen ostean izaten da ikusgai asteazkenero, 22:30 aldera, ETB2n eta eitb.eus-en.