Itxi

telebista

20:00etan

Artzentalesera txangoa egingo du Joseba Arguiñanok arratsaldean

EiTB

Sukaldariak Enkarterriko herria hobeto ezagutzeko aukera izango du hainbat bizilagunen eskutik.

  • Joseba Arguiñano.

    Joseba Arguiñano. Argazkia: EITB

Gaur, 'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioan, Bizkaiko Enkarterriko Artzentales herrian ibiliko dira. Pepe Lopezek hartuko du sukaldaria, eta txango bat zaldiz egiten duten bitartean erakutsiko dio herria.

Artzentalesen esperientzia asko bizi daitezke. Horietako bat bizikletan inguruko parajeak ezagutzea da. Iker Lezamak bizikletaz egin daitezkeen ibilbideen berri emango dio, eta Burdinazko Mendien ibilbide berdearen zati bat egingo du Josebarekin.

Bertako sukaldaritzaz disfrutatzeko, Arguiñanok Amalurra jatetxera egingo du bisita, Pili Zubiriaren eskutik. 1995ean zenbait familiak sortu zuten komunitate-proiektuaren zatia da jatetxea. Aurretik, apaiztegia zen eraikina.

Sukaldaritza arloko esperientziekin jarraituz, Joseba Arguiñanok bisita gidatua egingo du Borja Lopezek kudeatzen duen Artzentales Eko nekazaritza-ustiategira.

Eta Artzentalesen lo egiteko asmoa dutenentzat, Horkasitas jauregian ostatu hartzea aukera ona da. Paraje ederraren erdian kokatuta dagoen hotela erakutsiko dio Gorka Lezama jabeetako batek Joseba Arguiñanori.

'Escapadas con Joseba Arguiñano' gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.