telebista
ETB2n, 11:30ean
Gonzalo Boye izango da gaur 'En Jake' saioan
EiTB
Carles Puigdemonten abokatua elkarrizketuko du Xabier Lapitzek ETB2ko saioan.
-
Gonzalo Boye, 'En Jake' saioan. Irudia: EiTB
Gaur goizean, 'En Jake' saioan, Xabier Lapitz kazetariak Gonzalo Boye, Carles Puigdemonten abokatua, elkarrizketatuko du. Kataluniako presidente kargugabetuak maiatzaren 26ko Europako hauteskundeetarako aurkeztu duen hautagaitzaren inguruan mintzatuko dira. Proces auziaren epaiketaren inguruan argitaratu duen Y ahí lo dejo. Crónica de un proceso liburuaz ere hitz egingo dute.
'En Jake' saioa 11:30ean izaten da ikusgai, astelehenetik ostiralera, ETB2n eta eitb.eus-en.