telebista
20:00etan
'Historias a Bocados' Fruizen izango da arratsaldean
EiTB
Joseba Arguiñano Joserra Elorriagarekin, Xabier Zarraberekin eta Jabi Andikoetxea eta Lourdes Jaio senar-emazteekin bilduko da.
-
'Historias a bocados' Fruizen. Argazkia: EITB
Joseba Arguiñanok Bizkaiko Fruiz herrira egingo du txangoa gaur, eta bertako zenbait bizilagunekin bilduko da. Hasteko, 'Historias a Bocados'eko aurkezlea Joserra Elorriaga (71 urte) erretiratuta dagoen medikuarekin bilduko da. Bere oilo eta ponien artean pasatzen du denbora Elorriagak, eta, horrez gainera, margotzea oso gogoko du.
36 urteko Xabier Zarrabek lotura estua du herriarekin. Aitona-amonen baserria da bere bigarren etxea, eta artisau-garagardoa egiteko erabiltzen du. Sukaldera hurbilduko du, eta garagardoa egiteko erabiltzen dituen tresna guztiak erakutsiko dizkio.
Orobat, Jabi Andikoetxea eta Lourdes Jaio senar-emazteekin egingo du hitzordua Arguiñanok. Beraien baserriko atarian hainbat lagun biltzen dira egunero hamaiketakoa egiteko.
'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.