telebista
'Zinez'
'Zu nor zara?' Antonio Merceroren azken filma, gaur gauean, ETB1en
eitb.eus
EITB
Samurtasun eta kontu handiz jorratzen du pelikulak Alzheimer gaixotasuna. Manuel Alexandre eta Jose Manuel Lopez Vazquez dira protagonista nagusiak.
Euskal Telebistaren lehen kateak Antonio Mercerok zuzendutako azken lana eskainiko du astelehen honetan, apirilak 29. Mercerok samurtasun eta kontu handiz jorratzen du Alzheimer gaixotasuna Zu nor zara? pelikulan.
Oso gertuko lagun baten egoerak bultzatu zuen Mercero istorio hau idatzi eta film bilakatzera, eta, nahiz eta gaixotasunak sortzen duen sufrimedua islatzen duen, oso modu samur eta umoretsuan egina dago. Izen handiko aktoreek hartu zuten parte pelikulan, tartean, Manuel Alexandre, Jose Manuel Lopez Vazquez eta Cristina Brondo.
Ricardo Rivero aitonaren istorioa kontatzen du lanak. Rivero familia oporretan doa uda batez, eta Madrilen geratuko diren kide bakarrak Ricardo aitona (Manuel Alexandre) eta Ana (Cristina Brondo) biloba dira. Ricardo zahar-etxera eramango dute, ea han Andrés (Jose Manuel Lopez Vazquez) gelakidea ezagutuko du. Gaztaroan bizi izandako abenturak gogoratuko dituzte elkarrekin, eta oso pasarte atsegin eta dibertigarriak biziko dituzte. Ricardok Alzheimer gaixotasunaren lehenengo sintomak agertuko ditu uda aurrera joan ahala.
Astelehenean izango da ikusgai pelikula ETB1en, 'Zinez' saioaren baitan, 22:30etik aurrera.