telebista
11:30ean
Korrikaren amaiera EiTBn, gaur, zuzenean, elkarlanean, Gasteiztik
EiTB
Ilaski Serranok eta Ekhiñe Atorrasagastik aurkeztuko dute ETB2n eta eitb.eus-en 11:30ean hasita. Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta Radio Vitoria ere bertan izango dira.
-
Korrikaren amaiera EiTBn, zuzenean, elkarlanean, Gasteiztik.
11:30ean hasita, Korrikaren amaiera eskainiko dute gaur zuzenean Gasteiztik ETB2k eta eitb.eus-ek. Abiatzea bezalaxe, elkarlanean egingo dute saioa euskal hedabideek.
Ilaski Serrano (ETB) eta Ekhiñe Atorrasagasti (Hamaika Telebista) izango dira aurkezleak, eta beste hedabideetako kazetariak (Hamaika eta EiTBrekin batera Berria, Goiena TB, Kanaldude eta Infosareko kazetariak) berriemaile lanetan ariko dira.
Amaierako giroa eta lekukoaren irakurketa zuzenean eskaintzeaz ez ezik, hainbat gonbidatu izango dituzte saio berezi honetan. Besteak beste, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Gorka Ortiz de Urbina Zeledon, Aroa Arrizubieta eta Onintza Enbeita bertsolariak, Gorka Aginagalde aktorea, Karmele Jaio idazlea, Iñaki Ortiz de Villalba musikaria, Asier Amondo Korrikaren arduraduna eta Mertxe Mugika AEKren arduraduna.
Halaber, Korrikaren amaiera Euskadi Irratian euskarazko irrati guztiekin elkarlanean eskainiko da. Euskadi Irratia eta Alea FM izango dira gidari 12:00etatik 13:00etara bitarteko emankizunean. Ordutegi bera izango du Radio Euskadin eta Radio Vitorian batera egingo den saio bereziak. Bego Yebra, Goizalde Landabaso eta Raquel Navarrok emango dute Gasteizen gertatzen den guztiaren berri.