Itxi

telebista

22:30ean

Eneko 'El Conquis' eztabaida-saioan izango da gaur, dueluan porrot egin ondoren

EiTB

Angoso taldeko kapitainak Davidekin eta bere taldeko gainerako kideekin izan duen harreman bihurriaren sekretu guztiak kontatuko ditu.

  • Eneko Van Horenbeke

    Eneko Van Horenbeke. Argazkia: EFE

Eneko Van Horenbeke, 'El Conquistador' saioaren txapeldun eta kapitain handia, izango dute gonbidatu gaur gauean 'El Conquis' eztabaida-saioan. Aurreikuspen guztien kontra, Enekok Seletaren eta Ikerren aurka jokatutako duelua galdu zuen, eta, ondorioz, kanporatu egin zuten. Angoso taldeko kapitainak Davidekin eta bere taldeko gainerako kideekin izan duen harreman bihurriaren sekretu guztiak kontatuko ditu. Getxoko arraunlariak bera gabe taldekide ohiak nola dauden ikusiko du. Horrekin batera, egoera berriaren aurrean Davidek urdinei esandako lehen hitzen berri izango du eta Iñaki eta Luisitoren arteko lehen eztabaida gordina ikusiko du. Australiarraren ustez, Enekorik gabe talde urdinak ez du etorkizunik, eta gainerako taldekideek, Luisito buru dela, kanpamentuko giro ona gaiztotzea leporatuko diote.

Orain arte ikusi gabeko irudietan, Iker duelurako aukeratu izanak izan zuen garrantzia ikusi ahal izango dugu. Halaber, hurrengo atal zirraragarriaren aurrerapenak ere erakutsiko dizkigute.

Ohiko conquistologoak, Ainhoa, Txurru eta Humberto izango dituzte bidelagun Enekok eta Patxik debatean.

'El Conquis del Pacífico' eztabaida-saioa asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30 aldera, 'Eguraldia'ren ondoren, ETB2n eta eitb.eus-en.