Itxi

telebista

22:30ean

Vienan izango da 'Vascos por el Mundo' saioa gaur gauean

EiTB

Amaiur Elizari kazetariak Austriako hiriburuan bizi diren bost euskaldunen eskutik ezagutuko ditu bertako sekretuak.

  • Amaiur Elizari kazetaria (eskuina), Vienan

    Amaiur Elizari kazetaria (eskuina), Vienan

'Vascos por el Mundo' saioaren gaurko atalean, Amaiur Elizari kazetariak Vienara eramango gaitu, Europako hiri moderno eta abangoardista ezagutzera. Hiriko toki ederrenak eta herritarren ohiturak ezagutuko ditu Amaiurrek Austriako hiriburuan bizi diren bost euskaldunen eskutik (Ines, Iker, Amaia, Nieves eta Irati): Opera, Beethovenen hilobia, errege-etxea eta Katedrala, besteak beste. Gainera, hiriko gozotegietan egongo da bertan eskaintzen diren produktuak dastatzeko prest.

Kultura eta bizimodu ezberdinek bat egiten dute Vienan. XIX. mendean musikaren munduko hiriburua izan zen, eta Unescok gizateriaren ondare izendatu zuen. Hiriko kaleetan musika eta kultura arnastu daiteke, eta bertan bizi izan ziren, besteak beste, Mozart, Beethoven edo Klimnt artista handiak. Halaber, kutsaduraren aurrean Vienako herritarrek duten kontzientziazio handiari esker, bizi-kalitate onena duen munduko hiria bihurtu da Austriako hiriburua.

'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30ean.