Itxi

telebista

22:30ean

Hong Kongen izango da 'Vascos por el Mundo' saioa gaur gauean

EITB

Roberto Vazquez kazetariak Asiako hiri handieneko bat ezagutuko du bertan bizi diren euskaldunen eskutik.

  • Roberto Vázquez erreportaroa, Hong Kongen

    Roberto Vázquez erreportaroa, Hong Kongen

Gaur gauean, Roberto Vazquez kazetariak Hong Kong hiria ezagutuko du 'Vascos por el Mundo' saioan, bertan bizi diren bost euskaldunen laguntzarekin: Ignacio, Marina, Elena, Koldo eta Ramon.

Hong Kong 7,4 milioi biztanle dituen hiri handia da. Txinako hiri kosmopolita eta modernoena da eta Asiako finantza-zentro garrantzitsuenetarikoa. Gainera, nahiz eta New York edo Tokio hiriek baino etxe-orratz gehiago izan, guztira 1.300 eraikin, hiriaren hiru laurden zonalde berdeak dira. Horien artean, Pico Victoria, non hiriaren bista ederrena topatuko dugun.

Hiritik irten eta hamar minutura, turistak ahozabalik uzteko moduko hondartza ikusgarriak daude, eta bertatik gertu, munduko Budarik handiena topatuko dugu. Tradizioak eta modernitateak bat egin dute hiri harrigarri honetan eta bost euskaldun protagonistek hiriaren sekretu guztiak erakutsiko dituzte.

'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.