Itxi

telebista

22:30etan

'Nagore' dokumentala eskainiko du ETB1ek gaur gauean

EITB.EUS

EITB

Nagore Laffage gaztearen hilketa bortitza du ardatz dokumental honek. Jose Diego Yllanesek hil zuen Nagore 2008ko sanferminetan.

0:25
'Nagore'

Helena Taberna zinemagile nafarrak zuzendutako Nagore dokumentala eskainiko du ETB1ek, gaur gauean. Helena Taberna da lanaren zuzendaria, eta Nagore Laffageren hilketa bortitza du ardatz nagusi. Nafarroako Unibertsitate Klinikako Jose Diego Yllanes psikiatra zenak hil zuen Nagore Laffage 2008ko sanferminetan.

Asun Casasola Nagoreren amak dokumentalean duen parte-hartzea oso garrantzitsua da; izan ere, berak darama istorioaren hari nagusia. Biktimaren senide zein lagunen testigantzak jasotzen ditu lan honek, baita prozesu judizialean inplikatutako hainbat kideren ikuspegiak ere: fiskala, alde bietako abokatuak eta genero indarkeriaren kontrako kolektiboetako ordezkariak, besteak beste. Dokumentalak artxiboko material interesgarria biltzen du, krimena erreproduzitu zituzteneko irudiak, eta baita epaiketaren atal ezberdinak ere. Espainia osoko hedabide ugarik zuzenean jarraitu zuten epaiketa.

Nagore dokumentala, gaur gauean, 22:30etan, ETB1n.