Itxi

telebista

Gaur, 23:15ean

Edertasunaren estereotipoen eragin soziala aztergai, '360º Punto de Vista' saioan

EiTB

Elsa Fernandezek anorexiaren kontrako borroka pertsonalaz hitz egingo du, eta Iñaki Zubizarreta saskibaloi jokalari ohiak eskolan sufritu zuen jazarpena azalduko du.

  • Arantza Ruiz, saioaren aurkezlea

    Arantza Ruiz, saioaren aurkezlea. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, '360º Punto de Vista' saioak edertasunaren estereotipoak aztertu eta gizartean duten eragina azalduko du. Egiazkoak ez diren estereotipoen menpe bizi gara? Produktuak saltzeko modu neurrigabean erabiltzen ote da emakumearen gorputza?

Txelis Herrera publizistak erantzuna emango die galdera horiei. Izan ere, itxura fisikoak eragin handia dauka gure bizimoduan, eta eskola-jazarpenaren lehen kausa izaten da. Horren harira, Iñaki Zubizarreta saskibaloi jokalari ohia izango dute saioan, eskolan jasan zuen jazarpenari buruz hizketan.

Horrez gain, saioaren ohiko solaskideak, Marta Martin, Tito Irazusta eta Fernando Palacios izango dira saioan, eta Marc Ruiz psikologoarekin ere hitz egingo dute. Halaber, Elsa Fernandezek anorexiaren kontrako bere borroka pertsonala kontatuko digu. Liburu bat idatzi berri du bere bizipenak azalduz.

'360º Punto de Vista' ostiraletan izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 23:15ean.