telebista
20:00etan
'Historias a Bocados' saioak Abaltzisketara bisita egingo du arratsaldean
EiTB
Joseba Arguiñano Zalbide sagardotegian, Eguzkitze landetxean eta Garmendi Txiki Baserrian izango da.
-
Joseba Arguiñano, Abaltzisketako Zalbide sagardotegian. Argazkia: EiTB
Gaur, 'Historias a Bocados' saioan, Joseba Arguiñano sukaldari eta gozogileak Abaltzisketara bisita egingo du, bertako bizilagunekin solasean aritu eta jaki gozoak prestatu eta dastatzeko.
Hasteko, Olatz eta Unai Garmendiarekin bilduko da Joseba. 46 eta 43 urteko anai-arreba hauek Zalbide sagardotegiaren ardura dute duela bost urtetik. Aurreko jabeak erretiroa hartu zuenean hartu zuten eurek sagardotegia.
Mamen Iñarritu 58 urteko abaltzisketarrak Eguzkitze landetxea kudeatzen du. Maizterrak berotzeko erabiltzen dituen estufetako egurra mugitzen duen bitartean, Iñarrituk munduko bazter guztietatik bere etxera datorren jendearekin bizitzea nolakoa den kontatuko du.
Abaltzisketan Garmendi Txiki baserria dago. Zaldientzat ostatua dago bertan, eta Edurne Barriolak zaldiak trebatu eta jabeen esana betetzen erakusten die.
'Historias a Bocados' larunbat eta igandeetan izaten da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.