telebista
22:30ean
Desgaitasuna hizpide, gaur gauean, 'Punto de Vista' saioan
EITB
Iñaki Elorzak aurkezten duen saioak desgaitasunen bat duten hiru protagonistaren testigantzak bilduko ditu.
-
Iñaki Elorza da saioko aurkezlea
'Punto de Vista' saioak Hasta que el cuerpo nos aguante erreportajea eskainiko du gaur gauean. Iñaki Elorzak aurkeztuta, desgaitasun fisikoren bat duten pertsonen testigantzak bilduko ditu erreportajeak, ikuspegi subjektibo batetik. Kamera duten betaurreko batzuk jantzita, beren errealitatearen berri emango digute hiru protagonista hauek: Andres, gurpildun aulki batean dagoen mutila; Yasmina, itsutasunaren iluntasunean bizi den emakumea; eta Txetxu, esku-ohe batetik mugitu ezin duen baina, hala ere, bere kabuz hainbat gauza egiteko gai den mutila.
Euskadin 70.000 pertsonak dute desgaitasunen bat, eta egunero borrokatzen dute denek bizitzak jartzen dizkien oztopoak gainditzeko. Horien errealitatea ulertzeko parada eskainiko du ostiraleko saioak.
Beraien istorio pertsonalen berri emango duten protagonistek anonimatuan egingo dute kontakizuna, eta saioaren amaieran erabakiko dute beraien identitatea erakutsi edo ez.
Euskal gizartearen parte diren testigantza harrigarriak eskainiko dituzte. Horrez gain, lotsak, aurreiritziek edo bakoitzak senti ditzakeen presioek euren burua anonimatuan izatera eraman dituzte. 'Punto de Vista' saioak, ordea, euren errealitatea erakusteko aukera emango die.
'Punto de Vista' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.