Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquistador del Pacífico' berriz ere lider, % 24,2ko audientzia zatia eskuratuta

EITB

Realitya eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin, eta 336.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

  • 'El Conquistador del Pacífico' saioaren 2. ataleko une bat. Argazkia: EiTB

    'El Conquistador del Pacífico' saioaren 2. ataleko une bat. Argazkia: EiTB

'El Conquistador del Pacífico' eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin bigarren astez jarraian, eta asteleheneko ordutegi-nagusian audientzia-buru izan zen % 24,2ko audientzia-zatiarekin. Saioak 336.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin-eremuan.

Asteleheneko atala abenturako lehen kanporaketarekin amaitu zen: Sveta nafarrak Eneko iritsi berriaren taldearen hutsak ordaindu zituen, gorriek Piliri immunitatea eman eta gero. Enekok urdinen kapitain bezala izan zuen debuta izugarri txarra izan zen; bere taldeak ez zuen lana ongi egin, eta kapitaina askatu zutenerako berdeek eta gorriek proba bukatuta zuten. Askoz zirraragarriagoa izan zen Seletak eta Patrik kanpamentu aberatsa lortzeko izan zuten borroka. Proba azken segundoan erabaki zen.