telebista
22:30ean
'Igelak' filma Gorka Otxoarekin, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
L.A. | EiTB
EITB
Pobrezia eta krimena nagusi diren giro postapokaliptikoa aurkeztuko digu Patxo Telleriaren filmak.
Gaur, Patxo Telleria zinemagileak zuzendutako Igelak komedia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Gorka Otxoa da filmeko protagonista, baina Mikel Losada, Josean Bengoetxea, Gurutze Beitia, María Cruickshank eta Miren Gastañaga ere azaltzen dira pelikulan.
Delitu ekonomikoak direla-eta atxilotu dute Pello, banketxe-sukurtsal bateko zuzendaria. Espetxean ez sartzeko, ihes egitea erabakiko du. Justiziarengatik ihesean ibiliko da, beraz, eta euren etxeetatik kaleratu duten lagun-talde batekin ezkutatuko da okupatutako eraikin batean. Beraien konfiantza bereganatuko du, baina asmo bakarra izango du berak: dokumentazio faltsua egiteko behar duen dirua haiei lapurtzea eta atzerrira alde egitea han bizitza berri bati ekiteko.
Igelak, gaur izango da ikusgai 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.