telebista
23:30ean
Haurren obesitateaz arituko dira gaur gauean '360º Punto de Vista' saioan
EITB
Gai honetan aditua den Iñaki Irastorza pediatrak ugaritzen ari den gaixotasun honen nondik norakoak aztertuko ditu.
-
Arantza Ruiz, "360º Punto de Vista" saioaren aurkezlea. Argazkia: EiTB
'360º Punto de Vista' saioaren gaurko atalak haurren obesitatea hartuko du hizpide. Gero eta haur gehiagori eragiten dien gaixotasun larria da, eta, datuen arabera, Euskadiko haurren % 20k pisua galdu beharko luke.
Gizentasunak gaixotasun kardiobaskular larriak ekar ditzake, eta gero eta kasu gehiago daude, bizimodu berriek, janari azkarrak eta sedentarismoak eraginda; izan ere, elikadura txarra eta jateko ohitura ez osasungarriak helduen artean izaten diren minbizien % 25en faktore eragileen artean daude. Egoeraren larritasunaz arituko da haurren obesitatean aditua den Iñaki Irastorza pediatra.
Horrez gain, elikadura joera berriak ere aztertuko ditu saioak: superelikagaiak. Onuragarriak ote dira gure organismorako ala mito bat besterik ez dira? Nerea Segura nutrizionista gai honen inguruan arituko da, eta Marta Martin, Tito Irazusta eta Fernando Palacios izango dituzte horrekin batera mahai-inguruan.
'360º Punto de Vista' ostiraletan izaten da ikusgai, 23:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.